Berriak
Atzealdea 2027an Hernanin kale-salmentan aritu nahi duten janari-furgonetek eskaera egin beharko dute
2026·10·29
Datorren urtean Hernanin kaleko salmentan aritu nahi duten janari-furgonetek eskaera aurkezteko epea izango dute azaroaren 1etik 15era.
Honela, 2027ko ekimen nagusietan janari-furgoneten kaleko salmenta jartzeko beharra dagoenetan, zerrenda horretan daudenei emango zaie jartzeko aukera, hurrenkeraren arabera.
Zerrenda osatzeko hainbat irizpide hartuko dira aintzat. Esleipen zerrenda eta hurrenkera aurtengo urtea bukatu aurretik jakinaraziko du Udalak.
Informazio guztia eta aurkeztu beharrekoak webgunean daude. Eskaerak telematikoki edo Herritarren Harrera Zerbitzuan aurkeztu beharko dira.

