Berriak
Atzealdea

Guztira, 29 dira adinekoen egoitzan COVID-19aren proban positibo eman duten pertsonak

Astelehenean lehen kasua agertu zenetik, PCR probak egin zaizkie egoiliar eta langile guztiei. Azken datuen arabera, 18 egoiliar kutsatu dira eta 11 langile. Udala Foru Aldundiarekin eta osasun zentroarekin elkarlanean ari da egoera kudeatzen.

2020·09·03


Joan zen astelehenean lehen kasua agertu zenetik PCRak egin zaizkie egoitza bizi diren adineko guztiei, baita bertako langileei ere, Osakidetzarekin elkarlanean. Azken datuen arabera, 29 dira kutsatuak: 18 adineko eta 11 langile.

Foru Aldundiko eta osasun zentroko ordezkariekin bilerak izan dituzte gaur goizean udal arduradunek egoera hau nola kudeatu adosteko. Egoitzaren sektorizazioaz, konfinatuta dauden langileen ordezkapenak eta kutsatutako egoiliarren kokapenaz hitz egin dute. Orain Foru Aldundiaren erantzunaren zain dago Udala. Horren bitartean, lanean dauden langileen ahaleginari esker, zerbitzua baldintza egokietan ematen ari zaie bertan dauden egoiliar guztiei.