Berriak
Atzealdea

358.500 euroko gastua egin dute hernaniarrek herriko merkataritza eta ostalaritza establezimenduetan #eutsihernaniri kanpainari esker

#eutsihernaniri erosketa bonuen kanpaina arrakasta handiz amaitu da. Ekainaren hasieran jarri zuen martxan Udalak, Berriak merkatarien eta ostalarien elkartearekin elkarlanean, COVID-19ak tokiko ekonomian eragindako kalteak leundu nahian.

2020·07·07


Hernaniko biztanle guztiek izan dute aukera bonua erosteko -helduek zein adin txikikoek- eta kanpainara atxikitu diren herriko 153 negozioetan ekaina osoan gastatzeko.

Herritarren erantzuna oso ona izan da. Hala, 50 euroko 5.294 bonu saldu dira guztira. Bonuen salmentarik handiena lehenengo egunetan egin zen arren -lehen astean 2.381 bonu saldu ziren-, salmentaren erritmoa hilabete osoan mantendu da: kanpainaren azken txanpan 400dik gora bonu saldu ziren. 

Emaitza ona izan da; erosketa bonuetan 261.610 euro mugitu diren arren, bonuekin egin diren erosketen fakturak ikusita, 358.421 euroko gastua eragin du kanpainak. 

Sektoreei dagokienez, bonuen inpakturik handiena elikagaiak, oinetakoak, arropa eta osagarriak, estetika eta ileapaindegiak, eta elektrotresnen dendetan eta ostalaritzan izan du.

BALANTZEAREN TXOSTENA