Berriak
Atzealdea

50.000 euroko diru-partida bideratu du Udalak aurten lokal huts batean negozioa abian jarri nahi duten ekintzaileak laguntzeko

Hernaniko lokal huts batean jarduera-ekonomiko berri bat aurten abian ipini nahi duen ekintzailearentzat laguntzak onartu ditu Udalak. Dirulaguntza horren helburua da lokal hutsak betetzea eta, horrela, auzoak biziberritzea eta jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzea.

2022·05·18


Kopurua: 50.000 €.

Eskaerak aurkezteko epea: urriaren 31ra arte.

Pertsona edo kolektibo interesdunek udalaren web orrian aurki dezakete informazio zehatza: https://www.hernani.eus/eu/dirulaguntzak

Aurrez aurre ere egin daiteke: Herritarren Harrera Zerbitzuan (HHZ).