Berriak
Atzealdea

63.000 euroko dirulaguntzak herriko enpresek langabeak kontrata ditzaten

Udalak Lanbiden izena emanda dauden langabeak kontratatzeko dirulaguntzak eskaintzen dizkie herriko enpresei. Lanbidek finantzatzen duen proiektu honetarako 63.000 euroko dirulaguntzak bideratuko dira. Interesa duten enpresa edo profesionalek eskaerak aurkez ditzakete 2020ko apirilaren 15 arte, Herritarren Harrera Zerbitzuan.

2019·10·09


Dirulaguntzak emango dira deialdiaren oinarrietan azaltzen diren baremoaren arabera. Argibideak Hernaniko udalaren webgunean, hernani.eus, eta 943-335021 telefonoan.

Deialdiaren oinarriak eta eskaera