Berriak

Atzealdea 65 urtez gorako herritarrentzako doako ekintzak udako asteazkenetan

Uztailerako hitzaldia, ibilaldia, musika saioa eta jolasak antolatu ditu Udalak

2025·06·18


Udako asteazkenetan 65 urtez gorako herritarrentzako ekintzak izango dira, udaletxeko Adinekoen sailak antolatuta.

Ekintza berezienen artean, Javier Yanguas psikologian doktoreak uztailaren 2an emango duen hitzaldia dago. Zahartzaroa eta bakardadea izango ditu hizpide. Hitzaldia espainieraz izango da (Biteri Kultur Etxea, 10:00).

Bigarren ekintza Sagarreta Natur Taldearekin elkarlanean antolatu da. Hernaniko parke eta auzoetako zuhaitzak lanaren egileekin, Hernaniko zuhaitz bereziak ezagutzeko ibilaldia izango da. Bi ordu inguruko iraupena izango du (Atsegindegi, 10:00).

Musika saioan, berriz, Ixiar Gurmendi izango da protagonista (uztailak 23, Biteri Kultur Etxea, 11:00):

Hilaren 16an eta 30ean jolasen txanda izango da. 16an, Garagunean bingoa izango da (10:00) eta 30ean, Goiz Eguzkin kanpoko jolasak (10:00).

Ekintza guztiak doakoak izango dira eta ez da izenik eman beharko parte hartzeko. Ordurako bertaratuta nahikoa izango da.

Abuztuan ere asteazkenero izango dira jarduerak, baina horien berri aurrerago emango dugu.