Berriak

65 urtez gorakoek telefono mugikorra erabiltzen ikasteko oinarrizko ikastaroa antolatu du Udalak sei auzotan

Kaxkoko eta Elizatxoko ikastaroan izena emateko epea ekainaren 17a arte dago irekita

2024·06·10


Telefono mugikorra erabiltzen ikasteko oinarrizko ikastaroa antolatu du Udalak, dohainik, 65 urtez gorako herritarrei zuzendua. Sei auzotan emango da ikastaroa: Kaxkoan, Elizatxon, Antziolan, Zelabiden, Zikuñagan eta Etxeberrin.

Lehenengo tailerrak Kaxkoan eta Elizatxo auzoan izango dira, uztailaren 1ean, 3an eta 5ean. Kaxko Elkartean (Gudarien plaza, 6) izango da ikastaroa eremu historikoko bizilagunentzako (9:30-11:00). Elizatxon egun berean izango da ikastaroa, 11:30etik 13:00etara, auzo elkartean.

Saio hauetan parte hartu nahi duten herritarrek ekainaren 17a baino lehen eman beharko dute izena 943 57 54 31 telefonora deituta. Informazio gehiago nahi duenak ere, telefono horretara dei dezake.

Beste auzoetako tailerrak, uztailean

Beste lau auzoetan tailerrak uztailean egingo dira eta, ondorioz, izena emateko epea luzeagoa izango da. Antziola eta Zelabiden uztailaren 15ean, 17an eta 19an izango da ikastaroa, eta izen-ematea uztailaren 11rako egin beharko da.

Zikuñaga eta Etxeberriko ikastaroak, aldiz, uztailaren 22an, 24an eta 26an izango dira eta izena emateko epea uztailaren 18an bukatuko da.