Berriak

Atzealdea 700 lagun baino gehiago bertaratu dira Hariak zinemaldiaren hirugarren ediziora

Dokumentalen eta solasaldien balorazio “oso onak” izan dira

2024·11·26


Azaroaren 7tik 17ra, Hariak erresistentzia istorioen zinemaldiaren lekuko izan da Kulturarteko Plaza Feminista. Edizio honetan, memoria izan du ardatz zinemaldiak.

700 lagun baino gehiago bertaratu dira Hariak zinemaldiaren edizio honetara, eta dokumentalen zein solasaldien balorazio “oso onak” egin dituzte.

Artxibo pertsonalak, sareak eta ahizpatasuna, erresistentziarako bide

Bye bye, Tiberias edo M.I.A lanek artxibo pertsonalek duten garrantzia erakutsi dute. Writing with fire edo La memoria infinita-n protagonistek utzitako une esanguratsuen zuzeneko grabazioen berri eman dute.

Poliziaren zigorgabetasuna edo legearen erresistentzia-sareek duten garrantzia erakutsi dute Gau hura (Altsasu) eta Samba, un nombre borrado dokumentalek. Ahizpatasuna eta emakumeen arteko aliantzak izan dira Mothers, Mrs. F eta Arnasa betean-en ardatzak.

Lurra edukitzeko eskubidea eta kapitalaren aurrean bizitza duinak izateko eskubidea izan genituen hizpide La vie d´une petite culotte eta Ocupar, resistir e produzir! lanetan.

Solasaldiak, hariak josteko aukera

Proiekzioen ondoren, gonbidatuek hariak josi zituzten: Palestinako eta tamil herriaren genozidioak ikusarazi zituzten Olga Rodriguezek eta Gontzal Martinez de la Hidalgak.

Poliziaren zigorgabetasuna lehen pertsonan kontatu zituzten Adur Ramirez de Alda Altsasuko gazte auzipetuak eta Mahmoud Traorék, migrazio-politikek eragindako hildakoak ikusaraziz.

Bertako memoria historiko egitera hurbildu ziren Teresa Toda eta Begoña Gorosperekin, baita Bertha Gaztelumendi.

Ramia Chaoui eta Hayar Abderrahman Jaima Maternaleko kideek eta Ebbaba Hameida kazetariak testuinguru batzuetan emakume izateak dakartzan zailtasunak eta horren inguruan sortzen diren erresistentziak azaldu zituzten.

Setem-Hego Haizea elkarteak kontsumo ereduen bidezko alternatiba eta erresistentziak ekarri zituen.

Hariak-en inaugurazioa Lua Matheus eta Rodrigo Mota brasildarren musikarekin hasi zen, MST-ren feira bat itxuratuz. Zinemaldia Quinndy Akejuren afrodantza saioarekin bukatu zen.

2025eko azaroan, gehiago

Hauek izan dira 2024ko Hariak zinemaldiak josi dituen harietako batzuk.

Hariak erresistentzia istorioen zinemaldiaren laugarren edizioa 2025eko azaroan izango da. Ordura arte!

IKUSI LABURPEN BIDEOA