Berriak
Atzealdea 700.000 €ko kreditu gehikuntza onartu du Udalak
2026·05·29
Hernaniko Udalak 700.000 €ko kreditu gehikuntza onartu du 2026ko aurrekontuan eskuartean dituen bi proiektutara bideratzeko. Aste honetako udalbatzan onartu da gehikuntza hau.
Horien artean, 600.000 € Elizatxo eta Portu auzoak Kaxkoarekin lotzeko igogailuaren proiekturako izango dira. Bereziki, Elizatxo eta Portu auzoetako bizilagunen irisgarritasuna hobetzen lagunduko du proiektu honek.
Zubipeko aldagelak berritzeko, 100.000 € gehiago
Bestetik, Zubipeko aldagelak berritzeko orain arte aurreikusitako diru-kopuruari 100.000 € gehitzea erabaki du Udalak.
Hernaniko futbol zelaiko aldagelak berritzeko proiektua Hernani futbol elkartearekin batera landu du Udalak. Lanak gauzatzeko lizitazioa lehiaketara atera zuen udalak, baina esleitu gabe geratu zen, enpresarik ez zelako aurkeztu.
Hori dela eta, Udaleko zerbitzu teknikoek hasieran ezarritako aurrekontua berrikusi dute eta gaurkotu egin dute, lanak aurrera eramatea bideragarria izan dadin. Beraz, berriz lanak esleitzeko prozesua egingo da.

