Berriak
Atzealdea

Tabernen pintxo lehiaketak abiatuko du 8. Bakailao Astea

Hiru berritasun dakartza aurtengo Bakailao Asteak: batetik, bi jatetxetan bakailao jaun eta jabe den menu tematikoa eskainiko dute hilaren 20ra bitartean. Bestetik, azken igandeko bakailao festa ez da aurten egongo, Atsegindegin egin ohi delako eta plaza hori obretan dago egun. Eta hirugarren berritasuna da pintxo lehiaketan, bat aukeratu ordez, hiru pintxo hautatzeko aukera izango dela.

2019·10·02


Xabi Lertxundi alkateak, Gurutze Amigorena Merkataritza eta Turismo teknikariak eta Mertxe Jimenez Berriak elkarteko kideak aurkeztu dute Bakailao Astearen 8. edizioa.

Bakailao Asteak indar handia hartu duen ekimena da eta Udalak eta Berriak elkarlanean antolatzen dute.

Egitaraua