VIII. LORE ETA LANDARE AZOKA
ARGAZKI-OINA: Juantxo Pollacino Dekolore elkarteko ordezkaria, Jaione Irazu Merkataritza eta Turismo teknikaria, Patxi Ibarguren Merkataritza eta Turismo zinegotzia, Oihane Fernandez Mendilore Hernaniko loradendako arduraduna, Ainhoa Amundarain Behemendi Landa Garapen elkarteko ordezkaria
Lore eta Landare Azoka bereziaren VIII. edizioa antolatu dute Dekolore elkarteak, Behemendik eta Udalak elkarlanean. Hitzordua maiatzaren 21ean izango da, goizeko 10:00etatik 14:30era Plaza Berrin. 11 postuk hartuko dute parte eta horietatik bat Hernaniko Mendilore loradenda izango da.
Eskaintza ezagutzeko eta erosteko aukera zabala izango dute hernaniarrek zein bisitariek, besteak beste: lore eta landare naturalak, kosmetikako eta medikuntza naturaleko produktu artisauak, sendabelarrak eta loreekin egindako artisautza-lanak. Horiez gain, haurrentzako tailer eta jolasak ere antolatu dira.