Berriak
Atzealdea Abuztuko asteazken guztietan doako ekintzak izango dira 65 urtez gorako herritarrentzat
2025·07·28
Abuztuko asteazken goizetan ere izango dute zertaz gozatua 65 urtez gorako hernaniarrek, erabat doan. Lehenengo saioan, abuztuaren 6an, Intocable filma ikusteko aukera izango dute (Biteri kultur etxea, 10:00).
Hilaren 13an, ongizate fisikoa lantzeko ekintzak egiteko aukera izango dute Jarduera Fisiko eta Kirol sailarekin elkarlanean. Hitzordua Atsegindegin izango da, (10:00).
Hilaren 20an, mahai jokoetan ibiltzeko aukera izango da Karabelgo Belkara auzo elkartean. 10:00etan Atsegindegin elkartu eta denak elkarrekin Karabelera joatea da asmoa.
Azken asteazkenean, Chillida Leku museora irteera izango da. Plazak mugatuak direnez, irteera honetara joateko izena eman beharko da: abuztuaren 12tik 20ra, udaletxeko Adinekoen departamentuan (Biteri kultur etxean edo 943 57 54 31 telefonora deituta).

