Berriak
Atzealdea Abuztuko asteazkenetan ere adinekoentzako ekintzak izango dira
2024·07·29
Hernaniko Udaleko Adinekoen departamentuak abuztuko asteazkenetarako ere ekintzak antolatu ditu 65 urtez gorako herritarrentzako.
Ereñotzura bisita kulturala egingo da (abuztuak 7. Plaza mugatuak; Atsegindegi, 10:00); mahai-jolasak eta bingoa (abuztuak 14, Atsegindegin, 10:00); zahartze aktiboari buruzko hitzaldia (abuztuak 21, Biteri Kultur Etxean, 11:00) eta makina bio-osasungarriak erabiltzeko tailerra (abuztuak 28, Atsegindegi, 10:00).
Sozializatzeko, parte hartzeko eta ondo pasatzeko gunea izatea da ekintza hauen helburua.