Berriak

Atzealdea Adinekoentzako Memoria tailerretan izen-ematea datorren astelehenetik aurrera

Datorren ikasturtean Zelabiden ere eskainiko da tailerra eta euskarazko talde bat gehiago eskainiko da

2025·07·03


60 urtetik gorako herritarrentzako memoria tailerrak antolatzen ditu Hernaniko Udalak. Datorren ikasturtean tailer hauetan parte hartzeko izen-ematea uztailaren 7tik 24ra egongo da irekita.

Izena emateko udaletxeko Adinekoen sailera jo behar da (Biteri Kultur Etxean edo 943 57 54 31 telefonora deituta).

Erdiguneko eta auzo hauetako tailerretarako dago izena emateko aukera: Antziola, Biteri kultur etxea, Elizatxo, Etxeberri, Goiz Eguzki, Karabel, Lizeaga, Sorgintxulo eta Zelabide. Hain zuzen ere, Zelabide auzoan lehenengoz eskainiko da tailerra.

Euskarazko talde berria datorren ikasturtean

Euskarazko talde berria eskainiko da datorren ikasturtean: Biteri Kultur Etxean, goizetan. Guztira, euskarazko hiru talde izango dira, beste biak Lizeaga auzoan eta Goiz-Eguzkin.