Berriak

Atzealdea Adiskidetasunaz eta transfeminismoaz hausnartzen jarraituko da apirilean Kulturarteko Plaza Feministan

Bi liburu aurkezpen eta solasaldi bat izango dira

2026·03·27


Eztabaida eta gogoeta feministak udaberrian. Lagunekin bai! zikloak jarraipena izango du apirilean Kulturarteko Plaza Feministan.

Apirilaren 15ean (18:00) Garen piztiaz beste: Hitz egin al liteke euskal transfeminismoaz? liburu-aurkezpena izango da, Iñi Etxezarreta eta Elene Lopetegi egileen eskutik. 

Apirilaren 29an, berriz, Miren Guillo eta Marta Luxan EHUko irakasle eta AFIT taldeko kideen arteko solasaldia izango da, Afektuen politika: adiskidetasuna eta transfeminismoa hizpide. Solasaldia euskaraz izango bada ere, espainierara itzulpena izango du.

Izan ere, Lagunekin bai! zikloak laguntasunaz eta transfeminismoaz hausnartzea du helburu.

Bestetik, Venezuela, del bloqueo al asalto liburu-aurkezpena izango da, apirilaren 19an (18:30), Eneko Compains, egileetako baten eskutik. Aurkezpena euskaraz izango da.