Berriak
Antziolako Libgunean izango da otsailaren 16an
2024·02·09
Ahoz Aho Ahozkotasunaren Nazioarteko jaialdiaren baitan, Hernanin egingo den lehenengo ipuin-kontaketa saioa hilaren 16an (ostirala, 17:30) izango da.
Antziolako Libgunean haurrentzako saio bikoitza izango da. Odei Arregi euskaraz eta Charo Pita galiziarra gazteleraz ariko dira kontu kontari.
Ahoz Aho Ahozkotasunaren Nazioarteko Jaialdia hainbat herritan gauzatzen da, Intujai teatroak antolaturik eta Euskal Herriko zein nazioarteko ipuin-kontalariak elkartzen ditu. Saioak familientzat zein helduentzako izan ohi dira.
Hernanin bi saio izango dira. Lehenengoa hau eta hurrengoa, helduentzako, otsailaren 22an izango da (liburutegian bertan).