Berriak

Atzealdea Aisialdiko begirale edo zuzendari titulua euskaraz ateratzeko laguntza ematen du Udalak

18 eta 30 urte arteko hernaniarrek izango dute eskatzeko aukera

2026·06·30


Haur eta gazteen aisialdiko hezkuntza-jardueretako begirale edo zuzendari titulua euskaraz ateratzen duten 18 eta 30 urte arteko gazte hernaniarrak diruz lagunduko ditu Udalak.

Dagoeneko irekita dago eskaerak egiteko epea. 2.000 € bideratuko ditu udalak laguntza hauetara. Eskatzaile bakoitzak gehienez matrikularen %50a (begirale tituluaren kasuan) edo %60a (zuzendari-tituluaren kasuan) jasoko ditu, gehienez ere 200 € arte.

Eskaerak egiteko epea urte osoan egongo da irekita. Eskaerak online edo aurrez aurre aukrez daitezke, Herritarren Harrera Zerbitzuan. 

Informazio guztia, hemen