Berriak
Atzealdea Aisialdiko hezitzaile tituluak euskaraz ateratzen duten hernaniarrentzako dirulaguntzak
2025·05·05
Haur eta gazteen aisialdirako begirale edo zuzendari titulua euskaraz ateratzen duten 18 eta 30 urte arteko hernaniarrek dirulaguntza jasotzeko aukera izango dute.
Begirale ikastaroen kasuan, %50a arte lagunduko du Udalak (200 €ko mugarekin). Zuzendari ikastaroen kasuan, %60 arte lagunduko du (200 €ko mugarekin).
Dirulaguntza eskatzeko, ikastaroa Eusko Jaurlaritzak homologatua izan beharko du. Eskaerak urte osoan zehar aurkeztu daitezke.
Informazio osoa eta eskaerak, hernani.eus-eko Iragarki Taulako Dirulaguntzak atalean edo HHZ-Herritarren Harrera Zerbitzuan.