Berriak
Atzealdea Akerregi bailarako ur-beltzak Ibaiondo poligonora bideratzeko lanak hasi dira
2026·05·25
Akarregi bailarako saneamendua hobetzeko lanak egiten ari da Udala. Akarregi bailarako 24, 25, 26 eta 27 zenbakietako eraikinetako ur-beltzak Ibaiondo industrialdeko saneamendu-sarera bideratuko dituzte lan hauek.
Horretarako, gaur egungo kutxatilaren ondoan ponpatze-estazio bat eraikiko da. Honela, kutxatila hori Urumea ibaira soilik euri-urak bideratzeko izango da.
Lan hauek maiatzeko lehenengo astean hasi ziren eta bi hilabeteko iraupena aurreikusten da. Hori dela eta, Karabelgo zubi parean bidegorri zati bat itxita dago.
Udalak 140.701,63 € inbertitu ditu hobekuntza lan hauetan.

