Alarma egoerak dirauen bitartean, Udalak ez du ez tasarik ez zergarik kobratuko
2020·04·05
- Udal tasei eta zergei dagokienez, Udala egutegi fiskal berri bat prestatzen ari da epe berriak egoera honetara egokitzeko. Dena dela, hauexek dira aldaketa aipagarrienak:
- Alarma egoerak irauten duen epean, ez da zerga/tasa kobraketarik egingo.
- Ibilgailuen Zerga, apirilaren 6rako ordaindu behar zena, irailera atzeratuko da.
- Ogasun Higiezinen Gaineko Zerga-OHZren kobraketa maiatza eta uztailera bitartean bideratu ohi dena, urrira arte atzeratuko da.
- Udalak eskaintzen dituen zerbitzuei dagokienez:
-Alarma egoera dela eta etenda geratu diren zerbitzuetan ez da ordainagiririk igorriko, egoera horrek dirauen bitartean: kiroldegia, Biteriko tailerrak eta jangela zerbitzua.
Urte osoko beste zerbitzuetan:
-Kiroldegiko ikastaroak: martxoko ikastaroak martxoaren 5ean kobratu ziren. Ez da kobraketa berririk egingo, eta ikastaroak berriz hastean itxialdiko epearen deskontua egingo da.
-Kiroldegiko abonoak: martxoan berritzekoak ziren abonuen kobraketa bertan behera gelditu da eta horrela egiten jarraituko da egoera bere onera itzuli arte. Azpiegiturak irekitzen direnean, abonua duten pertsonek luzatu ahalko dute abonuaren iraupena gehiago ordaindu gabe.
-Biteriko ikastaroak: martxoko kobraketa ez da egingo. Ikastaroak berriro martxan jarriko balira, orduan egingo litzateke dagokion kobraketa.
-Jangela: martxoari dagokiona ez da kobratu. Hurrengo ordainketa bideratzean erregularizatuko da.
-Lurzoruaren okupazioa:
• Feria: bigarren hiruhilekoa maiatzean kobratzen da. Itxita egon diren ostegunak deskontatuko dira, azokan egon ez diren postuei.
• Tabernetako mahaiak: aurtengoa ez da oraindik kobratu. Urteko likidazioa prestatzen denean itxialdiko epea deskontatu eta kobratu beharrekoa berkalkulatuko da.
- Bilketa exekutiboa eta enbargo prozedurak geldiarazi dira, gutxienez maiatzaren 31 bitarte.
- Zatikapenen zordunketak etenda geratzen dira, bi hilabetez. Hurrengo zordunketa ekainean egingo da.
Gogoratzekoa da Udalak krisi honetan hartu dituen neurri berezien artean dagoela hobariak handitzea baliabide ekonomikoak murriztu zaizkien familientzat.