Berriak

Atzealdea Aldaketak hurrengo asteko udal zerbitzuen ordutegietan

Abenduaren 2 eta 3an gehienak itxita egongo dira; 6an, berriz, zerbitzu guztiak ohiko ordutegian irekita

2024·11·28


Datorren astean udal ekipamendu eta zerbitzuetan ordutegi aldaketak izango dira.

Abenduaren 2an eta 3an udalak eta haren zerbitzuek ordutegi berezia izango dute, Euskararen Eguneko zubia dela eta. Herritarrentzako Harrera Zerbitzua (HHZ), Plazara gunea, liburutegia eta Kulturarteko Plaza Feminista itxita egongo dira bi egun horietan. Horrez gain, kiroldegian ez da ikastarorik izango.

Abenduaren 2an (astelehena) kiroldegia ohiko ordutegian egongo da irekita, baina 3an (asteartea) igandetako ordutegia izango du: 08:30-14:00. Autokonponketa tailerra ere itxita egongo da egun horretan.

Abenduaren 6an, ostirala, udal zerbitzu guztiak ohiko ordutegian egongo dira irekita.