Berriak

Atzealdea Alerta gorria beroagatik: San Joan jaietarako neurri bereziak

Bero-boladaren aurrean, 23 eta 24 egunetan zenbait aktibitate egokitu egingo dira herritarren ongizatea bermatzeko.

2026·06·22


Datozen egunetarako aurreikusitako tenperatura oso altuen eta ezarritako alerta gorriaren aurrean, Udalak neurri bereziak hartu ditu San Joan jaiak ahalik eta segurtasun baldintzarik onenetan ospatzeko. Helburua da beroak pertsonen osasunean izan dezakeen eragina murriztea eta herritarren segurtasuna bermatzea.

Udalak herritarrei arduraz jokatzeko deia egiten die, bereziki eguneko erdiko orduetan eta tenperatura altuenak izango diren tarteetan. Gomendatzen da eguzkipean denbora luzez ez egotea, jarduera fisiko bizia saihestea, ura maiz edatea eta ahal den neurrian itzalpeko edo fresko dauden guneetan egotea.

 

Herritarren ongizatea bermatzeko eta beroaren eragina ahalik eta gehien murrizteko, Udalak honako neurri hauek hartzea erabaki du, bai San Joan jaietako programazioari dagokionez, bai udal zerbitzuen antolaketari dagokionez ere: 

Egitarauan egingo diren aldaketak
    • Txupinazoan, udaletxetik ura botako da bertaratutakoak freskatzeko. Musika eskolaren kalejira bertan behera geratuko da eta Buruhandien konpartsaren ibilbidea egokitu egingo da.
    • Ekainaren 23an debekatuta egongo da San Joan su partikularrak egitea. Gudarien Plazako sua mantendu egingo da, baina segurtasun arrazoiengatik egokituta.
    • Akelarre Txikiaren eta Akelarre Nagusiaren ibilbideak egokitu egingo dira.
    • Hainbat kultur ekitaldi toki freskoagoetara eramango dira.
      
Udal zerbitzuetan hartutako neurriak
    • Kalean lan egiten duten udal langileak: Kanpoko lanak eguerdiko 12:00ak arte egingo dituzte.
    • Hondakinen bilketa: Kaxko-ko bilketaren ordutegia aldatu egingo da ekainaren 23an eta 24an, laneko prebentzio neurriak direla eta. Bilketa 10:00etatik aurrera egingo denez, 9:30etarako atera beharko dira hondakinak.

 

Udalak herritarren ulermena eta lankidetza eskertu ditu, eta gogorarazi du hartutako neurri guztiak prebentzio irizpideetan oinarritzen direla. Helburua da San Joan jaiak modu seguruan eta ahalik eta erosotasun handienarekin ospatzea, bero-boladak eragindako egoera bereziari erantzunez.