Berriak
Xabier Lertxundi Asteasuinzarra alkateak hernaniarrei azaltzen dizkie Udala hartzen ari den neurri sozialak COVID-19 dela eta sortzen ari diren egoera zailei aurre egiteko.
2020·03·28
Kasu larrienak orain artatuko dira, hori dela eta, oinarrizko beharrak -elikagaiak, botikak, etxebizitzaren mailegua edo alokairua- kubritu ezin dituzten pertsonei deia: Zerbitzu Sozialetara joateko, larrialdi egoerei aurre egiteko baliabideak handitu ditu Udalak.
Konfinamendua amaitzen denerako lantzen ari dira kaltetutako herritarrei zein itxi behar izan dituzten negozio zein ekoizle txikiei zuzendutako laguntzak eta hobariak. Udalak laguntzak iragarri dituzten beste erakundeekin koordinatuta egingo du lanketa hori.