Berriak
Atzealdea

Sanjoanetako alkatearen agurra

Aurtengo sanjoanak bertan behera gelditu diren arren, jaien hasieraren momentua berezia izan ohi da hernaniarrontzat. Pandemiak behartu gaitu une hori beste modu batean bizitzera, baina Xabier Lertxundi Asteasuinzarra herriko alkateak hain kuttuna den momentu hori baliatu nahi du herritarroi mezu bat bidaltzeko. 11:45ean emititu da zuzenean: streamingen bidez eta irrati bidez (91.8 MHz irrati-frekuentzian) jarraitu ahal izan da.

2020·06·22


Alkatearen agurrak eman dio hasiera egun hauetan Udalak Jai Batzordearekin batera antolatu duen "Kulturaz gozatu, elkar zaindu" ekitaldi sortari.

Egitaraua ikusi