Berriak

Atzealdea Alokairurako dirulaguntzak eskatzeko epea gaurtik irailaren 30a arte izango da

210.000 € bideratuko ditu Udalak

2025·09·01


Hernanin alokairuan bizi diren herritarrek dirulaguntza eskatzeko aukera izango dute gaurtik irailaren 30a arte.

Udalak 210.000 € bideratuko ditu laguntza hauetara. Laguntzaren erdia (105.000 €) 18-35 urte arteko gazteen emantzipazioan laguntzeko izango da. Beste erdia, 36 urtez gorako herritarrentzat.

Laguntza jasotzeko baldintza nagusiak

Diruz lagunduko diren alokairu-gastuak 2024 urtekoak izango dira (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra). Laguntza bakarka (gehienez 28.000 €ko diru-sarrera garbia urtean) edo bizikidetza-unitate gisa (gehienez 39.000 € garbi urtean) eska daiteke. Alokairu-gastuei dagokionez, lagunduko den gehienezko hileko errenta 750 €koa izango da eta onuradunak gehienez 3.600 euro jasoko ditu.

Laguntza eskatzeko, gutxienez sei hilabetez Hernanin erroldatua egotea ezinbestekoa izango da. Hernaniko Udalaren dirulaguntza ez da beste erakunde publikoek alokairurako ematen dituzten laguntzekin bateragarria.

Oinarriak eta eskaera orriak webgunean zein Herritarren Harrera Zerbitzuan (HHZ) daude eskuragarri. Eskaerak udal-erregistroan aurkeztu behar dira, aurrez aurre edo telematikoki.
 

Informazio gehiago:

www.hernani.eus

Emaila: etxebizitza@hernani.eus

Telefonoa: 943 57 54 33