Berriak
Atzealdea
Andre kaleko eremu bat konpontzeko, kale zati bat itxiko da datorren astelehenean
Trafiko-norabidean aldaketak eragingo ditu
2023·11·08
Andre kaleko eremu bateko zorua konpontzeko lanak direla eta -kalearen beheko zatian-, Udalak jakinarazten du datorren asteleheneko goizeko 07:30etik aurrera (azaroak 13), itxita egongo dela gune hori.
Konponketek iraun bitartean, trafikoarentzako itxita egongo da sarrera hori eta Andre kaleko trafikoaren norantza aldatu egingo da (Atzieta kaletik sartzen direnek beheraka beharrean, gora atera beharko dute banatzaileek).
Lanak astez egingo badira ere, asteburuan ere itxita egongo da eremua, lurra ondo lehortu eta gogortzeko. Azaroaren 20 goizean, 09:00etan, berriz ere irekiko da Andre Kalea normaltasunez.