Berriak
Atzealdea Animalia inbaditzaileak aterako ditu Udalak Santa Barbarako lakutik eta Nere Bordako putzutik
2025·03·07
Hernaniko Udalak Santa Barbarako lakutik eta Nere Borda parkeko putzutik bertan dauden animalia inbaditzaileak aterako ditu.
Bertako espezieak ez diren dortokak eta arrainak izango dira toki horietatik aterako direnak, horretarako sistema egokiekin: kaiolak, zalabardoak... Animalia inbaditzaileek bertako ekosisteman egiten duten kaltea saihesteko egingo dira ekintza hauek.
Santa Barbarako lakuan duela zenbait hilabete Floridako dortokak ateratzeko lanak egin ziren. 20 animalia atera eta Urnietako Basabizi babeslekura eraman ziren. Hala ere, oraindik bertako espeziekoak ez diren dortoken kopurua handia da. Hori dela eta, astelehenetik aurrera berriz Santa Barbarako lakuko Floridako dortokak harrapatzen hasiko da Udala. Hauek ere Basabizira eramango dira.
Aurrerago, Santa Barbarako lakuan dauden arrain exotikoak ere aterako dira eta Nere Borda parkean, berriz, urre-arrainak aterako dira bertan dagoen putzutik.
Animalia exotikoak etxean dituzten herritarrek, haien kargu gehiago egin nahi ez badute Gipuzkoako Foru Aldundiko basozainekin jarri behar dute harremanetan (telefonoa: 943 000 420).
Animalia horiek edozein naturgunetan askatzea ez da irtenbidea, horrek arazoak sortzen baititu bertako ekosisteman.