Berriak
Atzealdea

Animazio Soziokulturaleko eta Turistikoko Goi-Mailako ikasleak Haur eta Gazteria Zerbitzua ezagutzera gerturatu dira

1
Hernaniko Udaleko Haur eta Gazteria Arloak kokapen berria du; Aristizabal 7ko udal bulegoetan egingo da zuzeneko arreta. Bulegoko harrera ordutegia goizeko 9:00etatik 14:00etara artekoa izango da. Ikasle taldea zerbitzua ezagutzera hurbildu zen arazoaren 2an.

2021·11·04


Hernaniko Udaleko Haur eta Gazteria Arloak kokapen berria du. Urriaren 1etik aurrera Aristizabal 7ko udal bulegoetan egingo da zuzeneko arreta. Bulegoko harrera ordutegia goizeko 9:00etatik 14:00etara artekoa izango da.
 
Lokal berrira gerturatu dira, ohiko ikasgela utzita, 18 ikaslez eta 2 irakaslez osatutako taldea. Gazte Informazio Zerbitzuen funtzionamendu eta egoeraren inguruan ikasten ari direna gertutik ezagutzera hurbildu dira. Ikusi dute Internet eta gizarte sareak abian daudenetik Gazte Informazio Zerbitzuek eraldaketa sakona jasan dutela. Gazteei eskaintzen zaizkien zerbitzuak harreman digitala dute oinarri eta, ondorioz, zuzeneko arreta desagertzen ari da. Ikasle hauen erronketako bat gazte informatzaileak egiten duen orientazio eta bide-laguntza lanari eustea izango da, pixkanaka desagertzen edo disolbatzen baitoa.
 
Kokapen berria izanik ere, Haur eta Gazteria Arloak orain arteko zerbitzuak eskainiko ditu:
 
-Nazioarteko deskontu txartelak egitea. Nazioarteko Ikasle txartela edo ISIC, Nazioarteko Irakasle txartela edo ITIC, GO 25 txartela, Aterpetxekide txartela: gazte, heldu, familia eta taldeentzat.
 
-Haur, nerabe eta gazteentzako ikastaro eta tailerrak: Jarduera Fisiko eta Kirol Sailarekin eta Kultura Sailarekin batera haurrei, nerabeei eta gazteei zuzendutako ikastaroak eskaintzen dira. Helburu dute zaletasun berriak piztu eta aktibatzea. Batik bat opor garaietan egiten da eskaintza. Ikastaroen inguruko informazioa: webguneko agendan eta sare sozialetan.
 
-Udalekuak: 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako udako programak dira. Udaleku Irekiak 3-10 urtekoei zuzentzen zaizkie eta Kirol Udalekuak 11 eta 12 urtekoei.
 
-Gazte lokalen gomendio gida eta bitartekaritza zerbitzua. Herriko gazteek aisialdirako eta lagunekin elkartzeko baliatzen dituzten topaguneen erabilera egokia eta segurua bideratzea eta kokatua dagoen auzoarekin bizikidetza errespetuzkoa izatea du helburu bitartekaritza zerbitzuak.
 
-Hernaniko herrian etxebizitzak alokairuan hartzeko dirulaguntzak. Laguntza horien xedea da ohiko bizilekua den etxebizitzaren alokairuaren zati bat ordaintzen laguntzea, dagoeneko etxebizitza errentan hartuta badaukate eta horretara bideratuak dauden gainerako laguntzetarako eskubiderik ez badute. Bi modalitate daude: 35 urte azpikoentzat eta 36 urtetik gorakoentzat.
 
-Gazteen Kontseilua: Izaera erabakitzailea duen udal organoa da; hau da, Udalaren eta gazteen arteko adostasunean oinarritutako proposamenak aurrera ateratzen dira. Gazteen kezkak, interesak, beharrak jasotzen dira, eta egitasmo berriak lantzen dira.
 
-Zerbitzu hauez gain, beste eraikin batzuetan kokatuak dauden Hernaniko Gaztelekuaren (Aristizabal 5) eta Ikasgela Zerbitzuaren (Florida 28) kudeaketa ere bertatik bideratzen da.
 
Arloarekin komunikatzeko ohiko bideak mantenduko dira:
-Haur eta Gazteria Arloa: 943 57 54 35/ 943 33 70 41 /605 715 607 /gazteria@hernani.eus
1