Berriak
Atzealdea

Aparrain mendian izango da aurtengo Zuhaitz Eguna

Otsailaren 14a arte eman dezakete izena haurrek zein helduek

2024·02·08


Aurtengo Zuhaitz Eguna Aparrain mendiko azpialdean ospatuko da. Bertan haritzak eta lizarrak aldatuko dituzte elkartzen diren haur eta helduek. Hilaren 17an (larunbata) ospatuko da Hernaniko 49. Zuhaitz Eguna (XXV. Joxe Legarreta Zuhaitz Eguna). 
 
Hernaniko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleek -heldu batek lagunduta- eta herritar helduek parte hartu ahal izango dute Zuhaitz Egunean. Haurrek Eskola Kirolean eman beharko dute izena, otsailaren 14a baino lehen.
 
Haurrak autobusez joango dira Ugaldetxoraino: 09:00etan abiatuko da Hernanitik autobusa (Elkano kaletik -Biteri Kultur Etxe ondoan-) eta 09:10ean Ereñotzutik. Handik, oinez joango dira Aparraingo Zuhaitz Eguneko eremura. 
 
Helduak, aldiz, oinez joateko aukera ere izango dute Aparrainera. Hauek, 07:30ean abiatuko dira udaletxe azpiko arkupeetatik. 
 
Helduek Mendiriz Mendi elkartean eman beharko dute izena, bai autobusez joateko eta baita oinez joateko ere (otsailaren 14a arte hauek ere): 943 33 27 45 (astelehenean), edo mendirizmendi@gmail.com-era idatzita. 
 
Ondoren, Udalak hamaiketakoa eskainiko die bertaratzen direnei. Ondoren, itzulera guztiek autobusez egingo dute.