Berriak
Atzealdea

Apirileko egitaraua prest du Kulturarteko Plaza Feministak

Etxeko lanetan aritzen diren emakume migratuentzako gunea jarriko da martxan

2024·03·25


Kulturarteko Plaza Feministan prest dute apirileko egitaraua. Egitarauaren zati garrantzistuena AMHER-Sos Arrazakeria elkarteak antolatu dituen hiru saio izango dira. Horietako lehenengoa ikasketen homologazioen gaineko hitzaldia izango da (apirilak 8, 18:00etan.
 
Zaintzak ehuntzen: arte-collagearen bidezko esplorazioak izeneko saioa egingo dute lehenengoz (apirilak 10, 16:00-18:00). Etxeko lanetan aritzen diren emakume migratzuentzako gunea izango da.
 
Ekhilur eta Enherkom ekimenei buruzko hitzaldia ere antolatu dute. Helburua, tokiko monetari beta Energia Bulegoari buruzko informazioa helaraztea da (apirilak 22, 18:00).
 
Haur literaturari buruzko saioa, hezkuntza komunitatearentzat
Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Egunean, Sustraietatik eraldatuz. Haur literatura berdintasunaren aldeko aliatu dokumentalaren proiekzioa eta Parean elkarteko kideekin solasaldia izango da (18:00). Batez ere, hezkuntza komunitateari zuzendutako ekimena da. 
 
Atzoko eta gaurko borroka feministak iruditan erakusketa ikusteko aukera ere izango da. Apirilaren 19a arte luzatu dute erakusketa, izaten ari den harrera ona dela eta. 
 
Era berean, gogoratu udaberriko oporrak direla eta apirilaren 8a arte goizez bakarrik egongo dela irekita Kulturarteko Plaza Femiinista (apirilaren 6, larunbata, itxita).