Berriak
Atzealdea

Argiztapen eraginkorragoa jarri du Udalak Akarregi poligonoan

Akarregi industria poligonoaren argiztapen sistema berritu du Udalak. Ipinitako LED berrietan erregulazio sistema bat ezarri du erabilera urriko ordutegian. Sistema horri esker, erabilera gutxiko ordu horietan argi-maila jaisten da eta, hortaz, ez da energia alferrik galtzen.

2020·01·14


Udalak Akarregi industria poligonoan egindako esku-hartzea hauxe izan da:
- 55 luminaria ordezkatu dira, lehendik zeuden zutabeak erabilita.
- Argi puntu berria ipini da gasolindegiaren atzeko aparkalekuan, eremuaren argi-maila hobetzeko
- Kendu diren luminariak presio handiko sodio-lurrunezkoak (VSAP) ziren (deskargako lanparak), gehienak 150 eta 250 W-koak.
- Luminaria berriak LEDak dira. Energia gutxi kontsumituta argi asko emateko gai dira (argitasunaren eraginkortasuna 150 lumen inguru, wattioko).
- Luminaria berri gehienak 80-90 W -ko potentziakoak dira.
- Luminaria berrien potentzia, denera, aurretik zeuden luminarien herena da. Kontsumoa, beraz, txikiagoa izango da horren ondorioz.
    • LED sistemaren abantailak:
- Bizitza erabilgarri luzea dute
- Ez dute zerurantz argirik isurtzen, kutsadura luminikorik ez dute sortzen

Akarregiko kanpoko argiteriaren berritzeak Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen EEEren 2018ko Renove programaren laguntza jaso du, zehazki, "EAEko industrialdeetarako, enpresa parkeetarako eta jarduera ekonomikoko guneetarako Energia efizientzian eta energia berriztagarrien erabileran inbertsioak sustatzeko” helburua duen programarena.