Berriak

Atzealdea Aristizabal kalea, Iturregi eta Meabe-Sorgintxulon asfaltatze lanak datorren astean

Lanek eragina izango dute trafiko-antolaketan eta garraio publikoan

2026·03·06


Datorren astean, Aristizabal kalea asfaltatzeko lanak egingo dira. Astelehenetik asteazkenera dago lanak egitea aurreikusita. 

Era berean, Iturregi kalea (Langile ikastolako sarrera eta kale bukaera) eta Meabeko autobus geltokitik Sorgintxulora doan paseoa ere asfaltatuko dira. 

Lan hauek eragina izango dute trafiko-antolaketan eta baita garraio publikoan ere. Esaterako, Urbieta eta Aristizabal kaleen arteko bidea itxita egongo da astelehenetik asteazkenera eta trafikoa Urbieta kaletik bideratuko da. Oartzu kaletik ere ezingo da Aristizabal kalera atera. 

Herribusaren Atsegindegiko geltokia bertan behera geratuko da egun horietan eta hurbilena Txirrita kalekoa izango da. Lurraldebus zerbitzuari dagokionez, egun horietan zerbitzuz kanpo egongo dira Andoaingo norabidean BU05 eta BU06 Txantxilla, Urbieta eta hilerrko geltokiak. Geralekurik hurbilena Txirrita 8koa izango da. Donostiako noranzkoan, aldiz, BU05, BU06 eta BU11 lineen Txantxilla, Karobieta eta Marielutseko geltokiak bertan behera geratuko dira. Geltoki hurbilena Urbieta kalekoa izango da. 

Eguraldiak lan hauen datak aldatzea eragin dezake.

Herriko asfaltatze planaren barruko segida izango dira lan hauek guztiak. Datorren astean aurreikusitako lanen ondoren, Akarregi 12 eta Zikuñaga bailarako hainbat zati (bide beltza deitutakoan) eta landa eremuan, Usategieta bidea eta Aparrain bideko zenbait zati asfaltutako dira.