Berriak
Atzealdea

Udal arreta zerbitzuak telefonoz eta postaz soilik eskainiko dira

​COVID-19 birusaren zabalkundea saihesteko Espainiako Gobernuak deklaratu duen osasun alarma udal langileen antolaketan eta zerbitzuetan izaten ari den eragina kudeatzeko asmoz, krisi mahaia sortu du Hernaniko Udalak. Langileak eta herritarren kutsatzeko arriskua murrizteko xedez, udal zerbitzuetako bulegoetan ez dira herritarrak modu presentzialean artatuko

2020·03·16


COVID-19 birusaren zabalkundea saihesteko Espainiako Gobernuak deklaratu duen osasun alarma udal langileen antolaketan eta zerbitzuetan izaten ari den eragina kudeatzeko asmoz, krisi mahaia sortu du Hernaniko Udalak. Mahaiaren osaketa honakoa da: alkatea eta zinegotzi bat, antolakuntza eta pertsonal burua, informatikaria, lan prebentzioko teknikaria, langileen komiteko lehendakaria eta segurtasun batzordeko langileen ordezkari bat. 

Mahai horretan hartu diren erabakien artean aipatzekoa da modu presentzialean egin behar diren lanak ahalik eta guxienak izango dira, langileen zein herritarren osasuna babesteko xedez. Hauek dira hartu diren erabakiak:

-Herritarren Harrera Zerbitzuan zein udaletxeko beste zerbitzuetan -Hirigintza, Gazteria, Euskara, Hondakinak, Errentak, Diru Bilketa...- presentzialki ez da arretarik emango. Telefonoz eta posta elektronikoz bakarrik artatu da.

-Igogailu publikoak martxan mantenduko dira, baina  ezinbestekoa den kasuetan soilik erabiltzea aholkatzen da. Derrigorrezkoa den kasuetan, banaka sartuko da eta, laguntza behar duen pertsonaren bat badoa, gehienez ere binaka. 

-Garraio publikoari dagokionez, herriko autobusak (Hiribusak) zerbitzuak murriztu eta udako ordutegia egingo du. Ordutegia (begiratu behar da “Eskola oporretan / uztaila eta abuztua” atala, behekaldean).

-Komun publikoak itxiko dira.

-Udaltzaingoa: 
    • TAO: 1,5 orduko tarteak ez dira kontrolatuko jendea kalera atera ez dadin kotxea mugitzera.
    • Zamalanen espazio erreserbatuen ordutegia 24 ordutara zabalduko da oinarrizko hornidura bermatzeko.
    • Kaxkoko zamalanen ordutegia berdin mantenduko da.