Berriak
Atzealdea

Arte sorkuntza beka eskatzeko epea irekita dago

2020·11·26


ARGAZKI-OINA: Maider Kalonjeren murala 2018ko bekaren irabazleetako bat izan zen.

Deialdi honen helburua da Hernaniko artista plastikoei sorkuntza prozesuetan laguntzeko diru-laguntzak eskatzeko eta emateko prozedura arautzea. Arte plastikoek Hernaniko kaleetan duten presentzia areagotu nahi da. Kalean egingo diren sorkuntza hauetan teknika artistiko hauek erabil daitezke: pintura, eskultura, graffitia, mosaikoa, collagea...

2020ko deialdi honek artea auzoetara eramatea du xede, eta horrela, aurkeztutako obren proposamenak Hernaniko auzo bati lotuta aurkeztuko dira, hau da, auzo horren nortasunari eta ezaugarriei egokituta.

Eskaerak egiteko epea abenduaren 21ean bukatuko da.

Oinarriak

Eskaera orria