Berriak
Atzealdea

Arte sorkuntza sustatzeko dirulaguntzaren 2021eko deialdia abian dago

Hernaniko artistei sorkuntza eta ekoizpen prozesuetan laguntzea da beka honen helburua. Sorkuntzarako dirulaguntza deialdia urtero egiten da; bi urtez behin arte plastikoen proiektuak laguntzen dira eta, gainerakoetan, bestelako arte-adierazpenak. Aurtengo deialdia arte plastikoak ez beste diziplinei zuzenduta dago: zinema, ikus-entzunezkoak, argazkigintza, dantza, literatura, musika, antzerkia...

2021·11·03


2021eko deialdian lagunduko diren jarduera-proiektu horiek, beraz, kultura- edo sormen-sektoreren batean sartuta egon beharko dute: zinema eta ikus-entzunezkoak, argazkia, dantza, literatura, musika, antzerkia... (arte plastikoak izan ezik).

Dirulaguntza honi gehienez 10.000 euro eskainiko dizkio. Aurkezturiko proiektu bakoitzak gehienez 6.000 euroko aurrekontua izango du, zerga guztiak barne hartuta. Proposamen bat baino gehiago aukera litezke diru-partida bukatu arte.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, GAOn argitaratu eta hurrengo egunean hasita (gaur argitaratu da).

Pertsona edo kolektibo interesdunek udalaren webgunean aurki dezakete informazio zehatza:
www.kultura.hernani.eus

Aurrez aurre, udaletxearen beheko solairuan dagoen Herritarren Harrera Zerbitzuan (hhz).

2019ko irabazle baten proiekzioa, gaur

Gaur, 19:00etan, proiektatuko da, Biterin, 2019ko irabazleetako lan bat, Nagore Legarretak Bira Produkzioak-ekin elkarlanean egindako Ibaia ez da toki bat, Urumea.