Aristizabal kalea eta haur eskolaren ondoko aparkalekua, datorren asterako aurreikusitako asfaltatze-lanen artean
2021·12·19
ARGAZKI-OINA. Perkaiztegi kalean margoketa lanak egiten ari dira eta datorren astean amaituko dituzte.
ASFALTATZE-PLANA. Abenduak 20-22.
Datorren asterako aurreikusita dauden asfaltatze-planaren lanak ondorengoak dira:
- 2021/12/20 Astelehena
◦ Perkaiztegi kalean margoketa-lanak (larunbatean hesiak eta abisuak jarriko dira).
◦ Aristizabal kalean (osasun zentroaren parean bakarrik) kutxatiletan igeltseritza-lanak egingo dira. Ez da trafikoa moztuko.
- 2021/12/21 Asteartea
◦ Aristizabal kalean (osasun zentroaren parean bakarrik) asfaltatze-lanak egingo dira. TRAFIKOA MOZTU BEHAR DA LAN HAUEK EGITEKO. Saihesbidea Txirrita eta Izpizua kaleetatik gora egin daiteke.
◦ Ondoren, tamaina txikiko konponketak edo partxeoak egingo dira asfaltoarekin Elkano-Izpizua bidegurutzean, Elkanon Urumea Ikastola Zaharraren parean, Elkano-Larramendi bidegurutzean ur matxura gertatu zen puntuan eta Larramendiko hasieran.
- 2021/12/22 Asteazkena
◦ Udal Haur Eskolaren ondoan dagoen aparkalekuan asfaltatze-lanak egingo dira
◦ Sagastialde kalean konponketa edo partxeo bat egingo da.
◦ Florida kaleko 46. zenbakiaren parean konponketa edo partxeoa egingo da.
2021eko asfalto-planaren lanak 2022ko urtarrilaren 13an berrabiatuko dira.