Agenda
Atzealdea

ASFALTATZE LANAK: Etxeberri

3 fasetan banatuko dira eta obrak hartzen duen zatian dauden aparkalekuak aurrez hustu beharko dira.
7 URR 21 URR

Datorren 7an hasiko dira Etxeberri auzoko asfaltatze lanak. Hiru fasetan egingo dira eta exekutatzeko bi asteko epea aurreikusten da.

Lanak egiteko aparkalekuak aldez aurretik hustu beharko dira. Udaltzainak abisuak jarriko dituzte.

Auzo osoa asfaltatuko denez, aparkaleku guztiei eragingo die, baina ez denei batera. Lanek aurrera egin ahala, bizilagunei jakinaraziko zaie zeintzu aparkaleku hustu behar dituzten.

Lehenengo lanak datorren astearen hasieran egingo dira eta Etxeberri 8. eta 9. atarien ondoko aparkalekuak hustu beharko dira bi egunez, gutxienez.