Berriak

Atzealdea Asteburuan udal zerbitzuetako langile batek jasan duen eraso arrazista salatzen dugu Hernaniko Udalak eta Garbitania enpresa publikoak

Langileari babesa adierazi eta erasoa larriagoa ez izatea lortu zuten herritarrei eskerrak eman nahi dizkiegu

2025·06·18


Hernaniko Udalak eta Garbitania enpresa publikoak pasa den asteburuan gertatutako eraso arrazista salatu nahi dugu. Asteburuan, Hernaniko udal zerbitzuetako langile batek, kalean lanean ari zela, eraso arrazista bat jasan du. Inguruan zeuden herritar batzuek ekidin zuten gertaera larriagoa izatea.

Horrez gain, jakitun gara herriko hainbat esparrutan mezu xenofobo eta arrazistak hedatu direla. Mezu horiek gorrotoaren diskurtsoa elikatzen dute eta ez dira onargarriak. Herritar eta erakunde guztion ardura da ezein kolektibo kriminalizatzeko arriskuari aurre egitea.

Udalak egoera hauek kudeatzeko abiatutako bideari segida eman eta indartu egingo du eragile, bizilagun eta beste erakundeekin elkarlanean.

Erasotutako langileari gure elkartasuna adierazi nahi diogu, eta, aldi berean, esker ona langilea babestu zuten herritarrei.

Bide batez, jarrera hauei aurre egiteko herriko hainbat eragilek antolatu duten deialdiarekin bat egiten dute Hernaniko Udalak eta Garbitaniak, eta bertan parte hartzera dei egiten ditugu herritarrak (ekainaren 20an, 19etan, Zinkoenea).

Hernaniko Udala, Garbitaniako zuzendaritza eta Garbitaniako Langile Batzordea