Agenda
Atzealdea

Asteburuko haurrentzako zinema saioak

Alpha
18 AZA

Haurrentzat zinema: Alpha     2,70€

  • Azaroak 18, igandea: 16:30

Orain dela 20.000 urteko Europan, azken glaziazio garaian, girotutako abentura eta biziraupen istorioa. Gazte bat zauritua gertatu da tribuko eliteko taldeko bere lehen ehizaldian zehar, eta hiltzat jo dute. Bakarrik eta ahul esnatu da, eta bizirauten eta natura ankerraren eta latzaren aurrean bizimodua ateratzen ikasi beharko du. Gogo txarrez bada ere, otso-taldeak abandonatutako otso batez lagunduta, elkarren artean konfiantza izaten eta aliatuak izaten ikasi beharko dute, eta etxerako bidea aurkitzeko ahaleginetan sortuko zaizkien arrisku ugari gainditu beharko dituzte, negu hilgarria ailegatu baino lehen.

Zuzendaria: Albert Hughes            Iraupena: 96 minutu          Adina: 7 urtetik gorakoentzat