Agenda
Atzealdea

Asteburuko haurrentzako zinema saioak

Espias con disfraz
25 URT 26 URT

Haurrentzat zinema: Espias con disfraz  2,70 euro

  • urtarrilak 25, larunbata; 16:30
  • urtarrilak 26, igandea: 16:30

Nazioarteko tentsio handieneko espiotza munduan, Lance Sterling ikaragarria munduko espioirik harrigarriena da. ‘Cool’-a, xarmangarria eta super kualifikatua da eta inork ez du berak baino hobeto lan egiten. Lancek bere misioetan erabiltzen dituen gadgetak eta tramankuluak asmatzen dituen Walter gaztearekin kolaboratzen du. Bat-batean, gertaerak ustekabean aldatzen direnean, Walter eta Lancek elkarrengan konfiantza izan beharko dute, baina orain arte izan duten konfiantzaren oso bestelakoa. Bikote bitxi honek ez badu taldean lan egiten ikasten, mundu osoa egongo da arriskuan. Lucas Martell-en Pigeon Impossible film laburrean oinarritutako animazio filma da, Fox Animation, Blue Sky Studios-ek ekoitzia.

Zuzendariak: Troy Quane, Nick Bruno              Iraupena: 101 minutu      Adina: guztientzat