Agenda
Atzealdea

Asteburuko haurrentzako zinema saioak

Asto erregea
2 AZA 3 AZA

Haurrentzat zinema: Asto erregea 2,70€

  • azaroak 2, larunbata: 16:30
  • azaroak 3, igandea: 16:30
Lehoi Erregea, oihaneko burua, erretiroa hartzekotan da. Bere ondorengoak sinesgarritasuna irabaz dezan, Miss Fina aholkulariarekin batera hauteskundeak deitzea erabaki du. Mangu asto apala zoriontsu da bere garbitzaile bizimoduarekin, baina ustekabean herritarren hautagai bihurtuko da, eta Hantusteusi, Lehoi Erregearen legezko oinordekoari, aurre egin beharko dio. Manguk baina, ez daki bere hautagaitza Miss Finaren plan maltzurraren parte dela. Honen asmoa, Lehoi Erregea tronutik kentzea da, eta haren semea ondorengotzatik kanpo uztea. Hartara, tronua kontrolatzeko aukera izango du, bere agindupean dagoen hautagai baten bidez. Azkenik, heldu dira hautestontziak oihanera! Lortuko ote du Manguk emandako hitza betez errege izatea? Ala, Miss Finaren txotxongilo hutsa izango ote da? Has bedi hauteskunde kanpaina! Zuzendaria: Aziz Jindani            Iraupena: 85 minutu                 Adina: guztientzat     Hizkuntza: euskara