Agenda
Atzealdea

Asteburuko haurrentzako zinema saioak

Lur eta Amets
29 OTS 1 MAR

Haurrentzat zinema: Lur eta Amets 2,70 euro

  • otsailak 29, larunbata; 16:30
  • martxoak 1, igandea: 16:30

Lur eta Ametsen gurasoek asteburu honetan ezkontza dute eta bikiak amona Andereren etxean utzi dituzte asteburu pasa. Baina Andereren eta bere katu Baltaxarren botereei esker, ez da asteburu arrunta izango. Bidaia batean murgilduko dira, garai eta sasoi desberdinetan abentura gazi-gozoak bizituz, gure historian zehar bidaiatuko dute. Beti izango dira beraiek protagonistak, Andere eta Baltaxarren laguntza ordaingabearekin. Baina, tamalez, gaiztoak, sasoi eta garai desberdinetan, ia beti izango dituzte atzetik.

Zuzendaria: Imanol Zinkunegi               Iraupena: 87 minutu              Adina: guztientzat     Hizkuntza: euskara