Agenda
Atzealdea

Asteburuko haurrentzako zinema saioak

Jumanji
18 URT 19 URT

Haurrentzat zinema: Jumanji 2,70€

  • urtarrilak 18, larunbata: 16:30
  • urtarrilak 19, igandea: 16:30

Kasu honetan, abentura gehiago biziko ditugu Jumanji jokoaren mundu fantastikoan; bertan, ezer ez da dirudiena, eta jokalariek ezin dute jokoa utzi partida bukatu arte. Oraingoan, ezaguna zaigun lagun-taldea itzuliko da, baina jolasa aldatu da: beren pertsonaiak elkarrekin aldatu dira; heroi berberak dira, baina itxura ezberdinarekin. Lagunetako bat erreskatatzeko helburuarekin, jokalariek abentura zirraragarri eta dibertigarriak biziko dituzte leku ezezagun eta esploratu gabekoetan, basamortu idorretatik mendi elurtuetara; hori guztia, munduko joko arriskutsuenetik ihes egiteko.

Zuzendaria: Jake Kasdan         Iraupena: 123 minutu       Adina: 7 urtetik gorakoentzat