Agenda
Atzealdea

Asteburuko haurrentzako zinema saioak

Azahar
16 URT 17 URT

Haurrentzat zinema: Azahar    2,70 euro

  • urtarrilak 16, larunbata; 16:00
  • urtarrilak 17, igandea: 16:00

Erdi Aroko amaieran, Iberiar Penintsulan kristauen eta arabiarren arteko ehunka urteko eztabaidak amaitzear daudela, Azahar, neska arabiar bizkorra eta argia, bere osaba Amirren eskutik antzinako altxor baten kokapena adierazten duen mapa jasoko du. Kondairak dioenez, mendi baten bihotza diamante boteretsu eta magiko bihurtu zen mendeen poderioz. Azahar altxorraren bila abiatuko da . Orduan Jaime ezagutuko du: ume kristau bat, bihotz handikoa, baina txoriburua, Gonzalo aitajaunarekin ("Kapitain Handia") bidaiatzen du mairuen lurraldeen barrena , nazariekin bakea negoziatu ahal izateko. Haien elkartzea okertuko da gaizkile batzuek Azahar eta Jaime harrapatzen dituztenean. Bidaian, haurrek mota guztietako pertsonaia bitxiak ezagutuko dituzte, betiere beraien maskota leialekin batera.

Zuzendaria: Rafael Ruiz Ávila       Iraupena: 83 minutu

Herrialdea: Espainia                       Adina: guztientzat