Agenda
Atzealdea

Asteburuko helduentzako zinema saioak

Helduentzako: Los archivos del Pentagono
16 OTS 19 OTS

Helduentzako zinema: Wonder (4,00 €)

  • Otsailak 16, ostirala: 22:30
  • Otsailak 17, larunbata: 19:30 eta 22:30
  • Otsailak 18, igandea: 19:30
  • Otsailak 19, astelehena: 16:30 (2,5 €)L

Lekua: Biteri kultur etxea

1971ko ekainean Estatu Batuetako egunkari garrantzitsuenek, tartean The New York Times eta The Washington Post, jarrera ausarta hartu zuten adierazpen askatasunaren alde, Pentagonoaren dokumentuei buruzko informazioa plazaratuz eta lau hamarkadetan zehar eta lau presidente estatubatuarren agintaldian zehar Gobernuak ezkutatutako sekretuei buruzko informazioa emanez. Une horretan Katherine Gram, The Washington Post-eko lehenengo emakumezko editorea, eta Ben Bradlee zuzendaria saiatzen ari ziren gainbeheran zegoen egunkariari bultzada berria ematen. Elkarrekin erabaki ausarta hartu zuten: The New York Times-i babesa eman eta Nixonen administrazioaren lehenengo zuzenketa mugatzeko ahaleginaren aurka borrokatu. Vietnamgo gerrari buruzko informazio sailkatua jasotzen zuten The Washington Post egunkariaren dokumentuetan oinarritutako istorioa da. Informazio hori argitaratzeak adierazpen askatasunari buruzko eztabaida sutsua piztu zuen eta Auzitegi Gorenaren aurkako sekulako gatazkan bukatu zen.

 

Zuzendaria:Steven Spielberg        Iraupena: 116 minutu    Adina: 7 urtetik gorakoentzat