Asteburuko helduentzako zinema saioak
Helduentzako zinema: Black is beltza (4,00 €)
- Urriak 19, ostirala: 22:30
- Urriak 20, larunbata: 19:30 eta 22:30
- Urriak 21, igandea: 19:30
- Urriak 22, astelehena: 16:30 (2,5 €)
Hizkuntza: euskara Azpitituluak: gaztelania
1965eko urrian gaude. New Yorkeko Bosgarren Hiribidean desfilatzeko gonbita jaso du Iruñeko San Ferminetako erraldoien konpartsak. Ezingo dute, ordea, denek desfilatu: arrazagatiko bereizkeria dela kausa, agintari ipar-amerikarrek debekatu egin dute erraldoi beltzen parte-hartzea. Errealitatea eta fikzioa dantzan jartzen dituen intrigazko haria da Black is Beltza, deus falta ez duena: maitasuna, iraultza, espioitza. Eta horren guztiaren lagun, garaiko soinu banda bereizgarria, adierazkortasun grafiko handiz zuzen-zuzenean 1960ko hamarkadako bihotzera eramango gaituena.
Zuzendaria: Fermin Muguruza Iraupena: 80 minutu Adina: 16 urtetik gorakoentzat