Agenda
Atzealdea

Asteburuko helduentzako zinema saioak

Agur Etxebeste
4 URR 7 URR

Helduentzako zinema: Agur Etxebeste (4,00 €)

  • urriak 4, ostirala: 22:30
  • urriak 5, larunbata: 19:30 eta 22:30
  • urriak 6, igandea: 19:30
  • urriak 7, astelehena: 16:30     Ikuslearen eguna:  2,5 euro

Patrizio Etxebestek alkatetza utzi beharko du osasun-arazoak direla eta. Gutxik dakite benetako zergatia, ordea: inguruko herrietan argitara atera diren ustelkeria-eskandaluek pentsarazi diote hurrena bera eror daitekeela. Eta nor hobe bera ordezkatzeko eta kontrolari eusteko, Maria Luisa emaztea baino. Baina guztia ez da lehen bezain erraza izango. Maria Luisak oso serio helduko dio lan berriari eta udaletxeko funtzionamendua goitik behera aldatuko du, Patriziorekin duen harremana eta etxeko giroa hankaz gora jarriz.

Zuzendariak: Asier Altuna, Telmo Esnal, Nagore Aranburu     Iraupena: 90 minutu       

Adina: 7 urtetik gorakoentzat                Hizkuntza: euskaraz, azpitituluak gaztelaniaz