Berriak
Atzealdea Astelehenean jarriko dira urtarrileko kultur ekitaldietarako sarrerak salgai
2024·12·19
Urtarrileko kultur ekitaldietarako sarrerak astelehenean (hilak 23) jarriko dira salgai, bai Biteri Kultur Etxean eta baita online.
Haurrentzako bi antzerki izango dira: Teilatupean (urtarrilak 2, 18:00. Sarrerak dagoeneko salgai) eta Kariguri (urtarrilak 25, 12:00). Helduentzako ere izango da antzerkia, Barrexerkaren Nahastumbury (urtarrilak 30, 19:00).
Musikak ere izango du tokia, Pause, Xabier Zeberioren bakarkako lehen lanaren aurkezpena izango baita urtarrilaren 23an (19:00).
Hernani Zineklubak Yaddon Ilaheyya film palestinarra emango du urtarrilaren 9an (19:00), jatorrizko hizkuntzan (espainierako azpidatziekin).