Berriak
Atzealdea Astelehenean zabalduko da Biteriko ikastaroetan izena emateko epea
2026·09·04
Datorren astelehenean, hilak 7, irekiko da Biteriko ikastaroetan izena emateko epea. Hilaren 18a izango da azkeneko eguna. Aurten ere, haur, gazte zein helduentzako eskaintza izango da. Guztira, 19 ikastaroko eskaintza prestatu du Kultura sailak.
Izen-ematea online egin beharko da edo Biteri kultur etxean bertan (astelehenetik ostiralera: 09:00-13:00/16:00-20:00; larunbatetan, goizez).
Helduentzako 14 ikastaroko eskaintza
Helduen eskaintzak 14 ikastaro bildu ditu aurten. Urte osoko ikastaroak izango dira horietako 11: antzerkia; pintura; egur taila; patchwork; zeramika; arropa konponketa eskuz, joskintza eta patroigintza; yoga; dantza garaikidea; mindfulness; dantza latinoak eta tai chi kung.
Hiruhileko ikastaroen eskaintza hauxe izango da: osasuntsu jan, etxeko menuak; Italiako sukaldaritza eta argazkigintza digitalari lotutako bi ikastaro, bata barruko argiak/estudioko sekretuei buruzko eta bestea, argi naturalaren ingurukoa.
Ikastaro batzuk euskaraz izango dira eta horietan parte hartzeko gutxieneko ulermen maila ezinbestekoa izango da.
Haur eta gazteentzako eskaintza
Haur eta gazteei dagokienez, bost ikastaroko eskaintza topatuko dute herritarrek: sormena (3-5 urte); pintura eta marrazketa (6-12 urte); antzerkia (9-12 urte); marrazketa (13-17 urte) eta DJ ikastaroa (16-30 urte).
Ikasturte osoko zein iraupen laburragoko ikastaroak izango dira. Haur eta gazteei zuzendutako eskaintza euskara hutsean izango da.
Zozketa, beharrezko bada
Helduen zein haur eta gazteen ikastaroen kasuan, eskainitako plaza kopurua baino izen-emate gehiago baldin badaude, zozketa egingo da izena eman dutenen artean.
Zozketak egin beharko balira, irailaren 22an egingo lirateke. Ikastaroak urriaren 1ean hasiko dira.
Izen-ematea. HAURRAK ETA GAZTEAK

