Berriak
Atzealdea Atarrabiyoko parke inklusiboa sortzeko lanak martxan daude
2025·11·28
Atarrabiyon parke inklusiboa sortzeko lanak martxan daude. Hurrengo egitekoa, lurreko zoladura jartzea izango da. Horretarako, materiala jaso bezain pronto segituko dute lanek.
Adin desberdinetako herritarrentzako elementuak jarriko dira, belaunaldien arteko harremana errazteko: eserleku zirkularra, hondartegia, petanka, tunelak eta haurrentzako jolasak izango ditu.
Lanekin hasi aurretik, Udalak proposamena auzotarrei erakutsi zien, ekarpenak jasotzeko. Ahal izan direnak bildu ditu azken proiektuak.
Lanak urtea bukatzerako amaitzea aurreikusten da. Udalak 207.699,11 €ko inbertsioa egin du lan hauetan.


